Aurkezpena

Gipuzkoako Pobrezia Energetikoaren Behatokia, Gipuzkoako Foru Aldundiak pobrezia energetikoaren prebentzio eta ekintzarako lurralde estrategian kokatzen da. Honen helburu nagusia pobrezia energetikoaren inguruko informazio esanguratsu, sistematizatu eta eguneratua eskaintzea da, baita berau gutxitzeko garatutako neurri nagusiei buruzkoa ere. Ikuspuntu honetatik, ondorengo hauek dira azaltzen diren objektibo zehatzak:

  • Pobrezia energetikoaren intzidentzia eta honen kausen inguruko adierazle eta datu kopuru zabala eskaintzea modu azkar, erraz eta erakargarri batean. 
  • Informazio eta dokumentazio baliabideez hornitzea instituzio, bertako entitate eta, oro har, arlo honetako ekintzen planifikazioa burutzen duten agente guztiak.
  • Gizartea sentsibilizatzea arazo honen aurrean, hamar etxebizitza gipuzkoarretatik ia bik jasaten baitute bere hainbat agerpenetan, gai honi buruzko ezagutza maila handituz.

Halaber, Behatoki hau diseinatu da, eta horientzako lehenetsita zuzentzen zaie ondorengo pertsona, talde edo entitateei: 

  • Foru- eta udal-instituzioetako ingurugiro, etxebizitza, energia edota gizarte zerbitzuetako arloetako arduradun tekniko eta polotikoei, baita tokian tokiko eta eskualde mailako garapen agentzia desberdinei ere.  
  • Energia, ingurugiro edo gizarte arloko teknikari eta irabazi asmorik gabeko entitateetako kideei, eta energia esparruko enpresa pribatuei.
  • Hedabideei.
  • Gai honekiko kontzientzia duten pertsona, kontsumitzaile-elkarte, herritar plataforma, ekologista talde edo beste kolektiboei eta, orokorrean, Gipuzkoako pobrezia energetikoaren inguruko informazioa kontsultatu nahi duen edozein pertsonari.