Liburutegi birtuala

Mattioli, G., et al., Transport poverty and fuel poverty in the UK: From analogy to comparison. Transport Policy, 2017, n. 59, 2017, p. 93-105.

Ref. 526601

Hitz gakoak

Pobreza, Pobreza energética, Transportes, Vivienda, Precariedad, Concepto, Reino Unido

Laburpena

Erresuma Batuan, etxeko-energia eta garraio-energia kontsumoen analisian tradizio handia dagoen arren, tradizionalki bi kontzeptuak alor akademiko eta politiko independenteetatik aztertu izan dira. Azken ikerketek, alabaina, bi fenomenoak modu bateratuan aztertzearen beharra nabarmendu dute. Artikulu honek bi kontzeptuak gerturatzeko bideak proposatzen ditu eta, horretarako –estrainekoz ikuspegi konparatibo batetik– testuinguru britainiarrean etxeko energiaren eta garraio energiaren beharrari eta eskuratzeari buruzko eztabaida aztertzen du.

Web esteka